Borja Nieto bizkaitarra nagusi, Arratzuko Enduroan
Balmasedako pilotua izan zen atzo txapelketako azkarrena (36.21.93), senior kategorian. Tarte txikia atera zion Markos Beraza nafarrari (36:25.41). Horien atzetik Josu Artolak osatu zuen podiuma (37:19.91). Halaber, beste faboritoetako batek, Jon Otamendi gipuzkoarrak laugarren sailkatzea lortu zuen, 37 minutu, 51 segundo eta 68 ehuneneko denbora eginda.
Era berean, Kopari dagokionez, senior kategoriako onena Andoni Erauzkin bermeotarra izan zen, 32 minutu, 20 segundo eta ehunen bakarreko denboragaz. Mikel Intxausti arratzuarra sailkatu zen bigarren (32:32.96), eta Denis Elorza izan zen hirugarrena. Elorzak 35 minutu, 18 segundo eta 53 ehunenetan burutu zuen proba.
Bestalde, Junior mailan Xabier Aldalur izan zen Txapelketako garailea, 40 minutu, 27 segundo eta 74 ehuneneko denboragaz. Josu Baraibarrek lortu zuen bigarren postua (41:20.04), eta Joanes Izagirre izan zen hirugarrena, 42 minutu, 13 segundo eta 62 ehuneneko denboragaz.
Halaber, Kopari dagokionez, Unai Beristain izan zen Juniorretan azkarrena (32:28.81). Iñaki Arregi sailkatu zen bigarren, 30 segundo pasatxora (32:58.90), eta Iñigo Ugalde gernikarrak hirugarren amaitu zuen lehia. Ugaldek 33 minutu, 14 segundo eta 3 ehuneneko denbora egin zuen.
Beteranoetan, Alberto Macias nagusitu zen, 32 minutu, 28 segundo eta 81 ehuneneko denboragaz. Haren atzetik Egoitz Peñagarikano sailkatu zen (32:13.69), eta Josu Gorospe izan zen hirugarrena (33:06.60).