Zapatuan Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko XV. Fitness Txapelketa. Lau kategoriatan banatuta, 25 parte hartzaile izan ziren.
Aurten,
emakumezkoen Bikini kategorian ez da parte hartzailerik egon.
Bodyline Fitness kategorian, Cresporen atzetik Gasteizko Bazman Fitness taldeko Eneko Baz sailkatu zen, eta Mungiako Last Figth-ko Felipe Tabares izan zen hirugarrena.
Bodyline Hasiberriak kategorian, Ian Ras Gernika-Lumoko bizilaguna izan zen irabazlea. Donostiako Bidegietako kiroldegiko Jawad Farish geratu zen bigarren postuan, eta Bilboko C21-eko Cesar Aguadok eskuratu zuen hirugarren postua.
Bestalde,
Fitness Neurri Baxuan Best Protein taldeko Aitor Madariaga nagusitu zen, eta haren taldekide Fernando Fernandez sailkatu zen bigarren. Need Sport-eko Ionut Axinte izan zen hirugarrena.
Fitness Neurri Altuan Igor Zenigaonaindia Zornotzako Kiroldegiko ordezkaria izan zen onena. Bigarren geratu zen Israel Maidagan Deustuko Bai Gym-eko kidea, eta Iñigo Gomez de Segura Bilboko C21 kiroldegiko ordezkaria hirugarren sailkatu zen. Kategoria honetan Aitor Monasterio bermeotarra seigarren eta azken postuan sailkatu zen.