Gernika-Lumoko hainbat taldek elkarlanean, zazpigarren urtez antolatu dute Munduko arrozak ekimena Gernika-Lumon. Beste behin ere, hainbat kulturarteko herritarrak batu ditu ekimenak, eta hainbat izan dira Pasealekuan batutako taldeak, bakoitzak arroza bere erara egiteko.
Parte hartzaileetako bat arroza prestatzen
Lehiaketarako bederatzi kazolek izena eman badute ere, zortzi izan dira aurkeztu dituztenak. 75 puntugaz, lehenengo saria
Etorkintza izeneko kazolak jaso du. Bigarren saridunak puntu bat gutxiago baino ez du eduki, eta
Salsa izeneko kazolak hartu du.
Epaimahaia arrozak dastatzen
Taldeka parte hartu ez arren, hainbat herritarrek ere bat egin dute munduko arrozekin; izan ere, antolatzaileek eurek prestatutako arroz komunitarioa ere prestatu dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 200 lagun inguru batu dira Pasealekuan arroza jateko.
Ideasur, Gernika Gogoratuz, Gernikatik mundura, Astra, Sociedad Ciclista Gernikesa, Gu gaztek eta Udalak bultzatutako ekimena da Munduko Arrozena. Munduko arrozen bueltan, jatorri ezberdinetako gernikarrak batzea du helburu ekimenak, hartu-emanak bultzatuz. Topaketa gastronomiko-kultural horren bitartez, parte hartzaileak Gernika-Lumon eta herriko auzoetan dagoen aniztasunak jabetzea ere badute helburu antolatzaileek.