Atzo arratsaldean udaberriko kontzertua eskaini zuten Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako (SOME) musikariek, Busturian. Altamirako Kultur Etxeko agertoki gainera igo ziren hainbat talde. Besteak beste, txelo taldeak, orkestra txikiak, pianoek eta banda txikiak parte hartu zuten.
SOMEko ikasleak Busturian eskainitako kontzertuan
Ikasleek, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten Busturiko kontzertuan. Hainbat izan ziren, gainera, horien musikaz gozatzera hurbildu ziren Busturiko zein inguruko bizilagunak.