San Antonion bainua ez hartzeko gomendioa egin du Bruselak
2015eko datuak bilduta, Europar Batasuneko ur kalitatearen txostena argitaratu dute: Espainiko Estatuan 31 hondartza eta ibai itxi beharko liratekeUraren kalitatea txarra dela eta, Europako Batzordeak Espainiako Estatuko 29 hondartza eta 29 ibaitan bai...
2015eko datuak bilduta, Europar Batasuneko ur kalitatearen txostena argitaratu dute: Espainiko Estatuan 31 hondartza eta ibai itxi beharko lirateke
Uraren kalitatea txarra dela eta, Europako Batzordeak Espainiako Estatuko 29 hondartza eta 29 ibaitan bainurik ez hartzeko gomendioa egin du. Sailkatutako hondartzen artean dago Sukarrietako Abiña auzoan dagoen San Antonio hondartza.Eguaztenean argitaratu zuten Europar Batasuneko ur kalitatearen inguruko txostena, eta horretan 2015. urteko datuak bildu dituzte.
Guztira, Europako 383 guneetan bainurik ez hartzea gomendatzen dute, eta horietatik guztietik 34 itxi egin beharko lirateke Bruselaren arabera, «azken bost urteetan uraren kalitatea txarra edo eskasa izan delako». 34 horietatik 31 Espainian kokatuta daudela jakinarazi dute.
Italia, Frantzia eta Espainia dira ur kalitate okerrena duten Europako herrialdeak.
190 metroko luzera
Mundakako itsasadarraren ezkerraldean kokatuta, San Antonio hondartzak 190 metroko luzera dauka. Itsasbeheran 19.250 metro koadroko azalera dauka, eta itsasgoran, berriz, 7.700 metro koadrokoa.