Nordick Walking ikastaroak emango dituzte, domekan hasita
Domekan, ekainaren 25ean eta 26an, eta irailaren 3an, 24an eta 25ean Nordic Walking ikastaroak emango dituzte Markina-Xemeinen.Maiatzaren 29ko eta ekainaren 25eko ikastaroak oinarrizkoak izango direla jakitera eman dute antolatzaileek; ostera, ekainare...
Maiatzaren 29ko eta ekainaren 25eko ikastaroak oinarrizkoak izango direla jakitera eman dute antolatzaileek; ostera, ekainaren 26ko ikastaroa aurreratua izango da.
Saio guztiak 09:00etan hasiko dira udaletxe aurretik (Goiko Portala 3).
Izena emateko
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman behar dute izena. Eta jakitera eman dutenez, taldeak, gutxienez, hamar lagunez osatuta egongo dira, eta, gehienez, 20 lagunez.
Horrez gain, ikastaroetan izena ematerako orduan herritarrak direnak lehenetsiko direla zehaztu dute antolatzaileek. «Herritarrak ez direnak itxarote-zerrendan jarriko dira».
Ordainketa ikastaroetan izena ematen den momentuan bertan egin beharko dela irgarri dute; izen emateak bost euro balio ditu.