Ikasleak, Europan barrena, Erasmus+ proiektuaren baitan
San Fidel ikastetxeko DBH 2. mailako 25 ikasle Europako zenbait herrialdeetan daude aurten, Erasmus Plus egitasmoagaz. Frantziara eta Suediara joan dira, eta hitzarmena duten beste herrialdeetako ikasleak ere bertan egon dira sei egunez. Datorren ikast...
Europar Komisioak sortutako proiektu horrek hainbat helburu ditu, baina oinarrizkoenak hezkuntzaren ahalmena eta garrantzia handitzea eta herrialdeen arteko lankidetza sustatzea dira. Era berean, ikasleek nerabeen kezkak, bullying-a eta xenofobia edo aurreiritziak bezalako gai zehatzak lantzen dituzte, gero beste herrialdeetako ikasleekin eztabaidatzeko.
«Beste herrialdeetako hezkuntza ereduak ezagutzeaz gain, euskaldunoi buruz daukaten aurreiritzia aldatzeko ere balio izan digu», azaldu du Maria Eugenia Ugalde San Fidel ikastetxeko irakasle eta proiektuaren koordinatzaileak.