Ekonomia sozial eraldatzaileaz ariko dira martitzenean, Kabidxen
Bermeo ezkerretikek ekonomia sozial eraldatzaileari buruzko hitzaldia antolatu du martitzenerako. 19:00etan jarri dute ordua, Kabidxen.Ideien Kontserberakoek antolatutako lehenengo batzarrean parte hartu zuten Bermeo Ezkerretikekoek, «eta agerian gera...
Ideien Kontserberakoek antolatutako lehenengo batzarrean parte hartu zuten Bermeo Ezkerretikekoek, «eta agerian geratu ziren zenbait gabezia, era batera edo bestera kudeatu beharra zegoela» ikusi zutela diote. Ideien Kontserberakoek espazio baten beharra dagoela uste dute, eta horrelako espazio baterako, baina, ekonomia sozial eraldatzailea ardatz nagusia izan beharko litzatekeela uste dute Bermeo Ezkerretikekoek: «Ez diogu zentzurik ikusten ekonomia sozial eraldatzailea sortzeko ezbada; herrigintzatik sortutakoa eta herriko eragile eta kooperatiba ezberdinek sortutakoa».
Modu horretan, horri buruzko hausnarketa bat egiteko hitzaldia izango da martitzenekoa. Olatu Koop-eko kide Gorka Julio eta Beñat Irasuegi izango dira azalpenak ematera etorriko direnak. Zehazki, ekonomia sozial eraldatzailea zer den argituko dute aipatu hitzaldian, eta ondoren, hausnarketarako tartea ere izango dute: «Ekonomia sozial eraldatzailearen printzipioak zelan ezar daitezkeen hausnartzea da asmoa, etorkizunean sortu ahal den Ideien Kontserbera moduko espazio baterako».
Bermeo Ezkerretikeko kideek argi utzi gura dute Ideien Kontserberakoen asmoak elikatzeko hitzaldia dela, «eta ez aurkakoa».