Arratzuko Enduro lasterketa jokatuko dute, domekan
Arratzuko Enduro lasterketa lehiatuko dute etzi, 10:00etan hasita. Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Aurretik, 08:00etatik 09:30era, egiaztapenak egingo dituzte.Gaur arratsaldean itxiko dute izen ematea, baina Gernika Off Roadeko kideek ...
Gaur arratsaldean itxiko dute izen ematea, baina Gernika Off Roadeko kideek esan dutenez, 100 bat moto gidarik parte hartuko dute. Euskal Herriko pilotuen ordezkaritza zabala espero dute. Denen artean, hiru faborito nagusi daude: Markos Beraza nafarra, Borja Nieto bizkaitarra eta Jon Otamendi gipuzkoarra.
Halaber, bertoko pilotuen artean, besteak beste, Iñigo Ugalde gernikarra, Mikel Intxausti arratzuarra, Gaizka Bereziartua muxikarra, Jokin Aldamiz-Etxebarria lekeitiarra eta Jon Abadia eta Julio Otazua munitibartarrak ariko dira lehian.
Bost kategoria izango dira. Junior eta Senior mailetan, Kopa eta Txapelketa kategoriak jokatuko dituzte, eta beste kategoria beteranoena izango da.
Gutxi gorabehera 15 kilometroko proba izango da. Ibilbide txiki bati sei buelta eman, eta kronometratua ere egingo dute.