Anjel Lertxundiren ‘Zu’ liburuaz ariko da gaur Eako Txarakie irakurle txokoa
Txarakie irakurle txokoak saioa egingo du gaur arratsaldean. Hain zuzen, Anjel Lertxundi idazle oriotarraren Zu liburua izango dute irakugai eta eztabaidagai. Solasean ariko dira irakurle txokoan parte hartzen duten literatura zaleek, eta liburuak biltzen duen istorioa izango dute berbagai.
Hain zuzen, minbiziak jotako emakume baten ingurukoak eta egunerokoak biltzen ditu Zu liburuak. 2012. urtean kokatzen ditu Lertxundik bere liburuko protagonistak. Urte hartako uztailean aldatu zen betiko haienbizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Orduantxe sortzen da ‘Zu’ eta bere eguneroko bizimoduak zerikusi gutxi izango du iraganekoarekin.
Gaur egingo dute irakurle txokoa, eta, horretarako, Eako Eskolondon batuko direla jakinarazi du ekimenaren antolatzailea den Herrijeri emon arnasa (HEA) Kultura Taldeak. Saioa 19:30ean hasiko da.