Bermeoko bederatzi taldek antolatuta, elkartasun karpa bat egon zen Bermeoko Arrain Azokaren baitan atun errea ematen. Era berean, Euskoboxek ere ekimen horretan lagundu du; joan den barikuan Bermeon egindako boxeo jaialdiaren sarreren portzentai bat karpa solidariora bideratu baitute.
Boluntarioak lortutako dirua ematen
Gaur bertan jakinarazi dutenez, 4,154 euro lortu dituzte. Lortutako guztia,
garapenean arazoak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko umeen estimulazioa bermatzeko proiektura zuzenduko da. Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua arduratuko da diru hori bideratzeaz.