Lekeitioko San Antolin jaietako parkeko gunea arriskuan dago
Azken urteetan, Lekeitioko parkea San Antolin jaietako ezinbesteko gune bihurtu da ume eta nagusi askorentzat. Jaien zurrunbilotik apur bat aldendu, eta beste era bateko kultur, kirol eta aisialdirako egitaraua eskaini dute bertan. Piragua irteerak, su...
Aurtengo gunea, baina, arriskuan dago. Antolatzaileek SOS deia egin diete herritarrei, gunea aurrera eramateko laguntza eske. «Joan den urtean nahikoa larri ibili ginen antolatzeko jende nahikorik ez geundelako. Aurten, oraindik gutxiago gaude, eta, beraz, esku bat botatzeko prest dauden boluntariorik aurkitu ezean, ezin izango da parkeko gunea aurrera atera», azaldu dute.
Egoeraren berri emateko bideo bat prestatu dute parkeko gunean antolaketa lanetan aritu direnek erabiltzaileekin batera. Horrez gain, antolaketarako prest dauden boluntarioak elkartzeko hitzordua jarri dute ekainaren 10ean, 18:30ean, bertan parkean. «Bakoitzak ahal duen ekarpena jasoko dugu, eta lotsa barik etortzera gonbidatzen ditugu herritarrak».