Eskualdeko odol emaileen eskuzabaltasuna omendu dute
Odolkideak Gernikako odol emaileen elkarteak Busturialdeko odol emaile beteranoak omendu ditu batzar nagusian.Odol emaile beteranoak 20-25 alditan odola eman duten emakume eta gizonak dira. Kontuan izanda urtean emakume batek hiru aldiz eta gizon batek...
Odol emaile beteranoak 20-25 alditan odola eman duten emakume eta gizonak dira. Kontuan izanda urtean emakume batek hiru aldiz eta gizon batek lau aldiz eman dezakeela, gutxienez sei urte behar izan dituzte beteranoak izateko. «Omenaldia egin genien, urteetan isilean eta hain eskuzabal egindakoa jendaurrean eskertzeko», azaldu dute Odolkideak elkartekoek.
67 odol emaile omendu zituzten, Gernika-Lumokoak 50, eta Ajangiz, Busturia, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Nabarniz eta Muxikakoak gainontzekoak.
Haiekin batera, udaletako alkate eta ordezkariak ere bertan izan ziren. Dosanbiz-Bizkaiko odol emaileen elkarteburu Alvaro Larreak eskerrak eman zizkien guztiei.