Zapatuan egin zituzten Piratak Athleticekoek eta Gerniska Rudelariek beraien urteko jaieguna. Elkarregaz egin zituzten hainbat ekintza, goizetik hasi eta iluntzera arte. Eguerdian bazkaritan bildu ziren batak zein besteak; Gerniskakoek Astran, eta Pira...

Zapatuan egin zituzten Piratak Athleticekoek eta Gerniska Rudelariek beraien urteko jaieguna. Elkarregaz egin zituzten hainbat ekintza, goizetik hasi eta iluntzera arte. Eguerdian bazkaritan bildu ziren batak zein besteak; Gerniskakoek Astran, eta Piratek Pasealekuan. Rudelariek ska musikari bere tokia egiteko, VI. Rudelari Eguna ospatu zuten. Piratek, aldiz, futbol liga amaitu izana ospatu zuten beste behin ere; ekimenez ekimen, datorren denboraldira arte agur esateko eguna izan zuten.