Zapatuan egingo dute Gernika-Lumon Munduko Arrozak sukaldaritza txapelketa. Urtero legez, Pasealekuan egingo dute jaialdi giroa hartzen duen txapelketa, eta herriko kuadrilla zein taldeen parte hartzea bultzatu gura dute. Norbanakoek ere parte har dezakete; antolakuntzakoekin harremanetan jarri eta beste talderen batekin parte hartzeko aukera izango dute.
Hilaren 28an egingo dituzte Munduko Arrozak
Ideasur, Gernika Gogoratuz, Gernikatik mundura, Astra, Sociedad Ciclista Gernikesa, Gu gaztek eta Udalak bultzatutako ekimena da Munduko Arrozena, eta dagoeneko VII. edizioa du.
Parte hartu gura dutenek maiatzaren 27a baino lehen eman behar dute izena, eta pertsonako euro bat eskatuko dute antolatzaileek, antolaketa gastuei aurre egiteko. Zapatuan bertan arroz ekologikoa eskainiko dute antolatzaileek, dohainik, eta gura duenak eskura izango ditu plastiko birziklagarriagaz egindako platerak, euro batean bakoitza. Arroz ‘komunitarioa’ ere egingo dute; eta gura duenak bazkaltzeko aukera izango du, prezio merkean.
Munduko arrozen bueltan, jatorri ezberdinetako gernikarrak batzea du helburu ekimenak, hartu-emanak bultzatuz. Topaketa gastronomiko-kultural horren bitartez, parte hartzaileak Gernika-Lumon eta herriko auzoetan dagoen aniztasunak jabetzea ere badute helburu antolatzaileek.
EGITARAUA
10:00. Izen ematea.
13:00. Bertsoak.
14:00. Munduko Arrozen txapelketa.
14:30. Sari banaketa.
14:45. Herri bazkaria.
16:00. Erritmoak dibertsitatean: Euskal dantzak (Aiko); Bertsoak eta abestiak eta Saltsa.
19:00. Amaiera.