Bermeoko udal liburutegiak ipuin kontaketa saioa hartuko du barikuan. Hain zuzen ere, Lur Korta ipuin kontalaria izango da umeei zuzendutako ipuinak kontatuko dituena.
Lur Korta ipuin kontalaria, saio batean
18:00etan hasiko da saioa, eta jakinarazi dutenez, 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Aurreko saioetako moduan, 50 umerentzako lekua bakarrik egongo dela azaldu dute.