Ogoñope Surf taldeko kideek deituta, Ibarrangeluko Laga hondartzaren inguruak garbitzen aritu ziren zapatu goizean. Ume eta nagusi artean, 30-35 pertsona batu ziren.
Oraingo honetan Euskadiko Biodibertsitate Zentroko kideekaz elkarlanean egin zuten garbiketa saioa.
Ogoñope Surf taldeko kideek azaldu dutenez, pare bat orduz aritu ziren garbiketa lanetan, giro polita izan zutela esan dute, eta amaitutakoan barbakoan elkartu zirela.
Ia 100 kilo hondakin batu zituzten: “Plastiko asko jaso genuen, plastikozko botilak, poltsak… denetarik batu genuen, baita txatarra nahikoa ere”.
Zapatuan batutako hondakinekin, domekan, Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunean Busturiako Madariaga Dorretxean
Zabor eskulturak izeneko tailerra egiteko asmoa zuten, baina, azkenean bertan behera utzi behar izan zuten.
Hala ere, Ogoñope Surf taldeko kideek jakitera eman dutenez, datozen hilabeteetan egingo dute tailerra: “Pena izan zen bertan behera uztea, baina, udan ez bada udazken hasieran egingo dugu tailerra”.
Garbiketa saioan parte hartu zuten kideetako batzuk.
Argazkia: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa.