Margolari gernikarrak gizakion alderik basatienera hurbiltzeko margolan erakusketa ari da egiten.
Fauna

Berasaluzek ikuskizuna egingo du domekan, zuzenean margotzen
izenpean, animalien aurpegiez osatutako margolanak ari da margotzen, Elai Alai aretoan bertan, eta
domeka honetan –29an– pintura zuzenean ikuskizuna egingo du, arratsaldean zehar.
Gaur eta bihar, haurrak ere egongo dira berarekin margotzen.
Arte Eskolako hainbat ikaslek beren trebetasuna erakutsiko dute, Berasaluze margolariarekin batera.
Hamalau animalien begiradak osatzen dute prestatzen ari den erakusketa, bera han aurkitzen da egunero margolanak prestatzen. Igandean berriz, murala arituko da margotzen zuzenean, Libe Lizarraga biolin jolearen musikaren laguntzarekin, eta Eneritz Artetxek irakurriko duen manifestuarekin batera.
“Fauna bihurtuko gara egun horretan”, azaltzen du margolariak. Muralean hamalau animalien gorputzak margotuko ditu, herriko pertsona aurpegiak jarriz. Animaliekin daukagun, baina askotan onartzen ez dugun lotura erakutsi nahi duela dio, “Nahiz eta ukatu, gu animaliak gara”, azaltzen du.