Euskararen normalizazio prozesuan pauso bat gehiago emanez, Eako Udalak eta HITZAk hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horregaz, Busturialdeko herriak
HITZA proiektua diruz laguntzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain,
Natxitun, Bedaronan eta herrigunean HITZA hartzeko
buzoiak ipini dituzte udalak eta HITZAk.
Buzoien zerbitzuagaz, okinaren zerbitzua erabiltzen ez duten herritarrek egunkaria aipatu buzoietan jaso ahal dute. Eta buzoiak zabaltzeko harpidedun bakoitzak bere giltza edukiko du.
Eako Udaleko ordezkariak eta HITZAren zuzendaria, hitzarmena sinatzen.
Gainera,
orain harpidetza egiten dutenek 10 euro ordainduko dute urteko harpidetzagatik (75 da urteko harpidetza kuota). Gainerakoa udalak ordainduko du. Hori nahikoa ez eta harpidedun berriek sagardo boteila kutxa bat jasoko dute opari lez. Eta bide beretik, gau bateko egonaldia irabazteko zozketan sartuko dira.
Harpidedun batzuk, buzoiaren ondoan.
[HARPIDETZA EGIN, INTERNET BIDEZ]