Baserria herritarrengana hurreratu du Baserri Egunak
Eguerdi partean batu zen jendea, batez ere, Lea-Artibaiko ekoizleek Plazabarripean jarri zuten azokan. Bildots erre pintxoek ere arrakasta handia eduki zutenLea-Artibaiko ekoizleen plaza izan da laugarren urtez, Markina-Xemeingo Baserri Eguna. Eguzkiak...
Eguerdi partean batu zen jendea, batez ere, Lea-Artibaiko ekoizleek Plazabarripean jarri zuten azokan. Bildots erre pintxoek ere arrakasta handia eduki zuten
Lea-Artibaiko ekoizleen plaza izan da laugarren urtez, Markina-Xemeingo Baserri Eguna. Eguzkiak animatuta, asko izan ziren Plazabarripeko azokara bertaratu zirenak, batez ere, eguerdi partean.Bertoko eskaintza zabala aurkitu zitekeen azokan: Larruz, Barroeta eta Baskaran ekoizleen ardi eta ahuntz gaztak, Txomin Arregiren eta Larruz baserriko ortuariak, Ateungo txerrikiak, Meabe eta Berriatuko ogiak eta gozoak, Joxean Ostolazaren eztia eta kremak, MIBAren landara, pentsu eta olioak eta Laneko eta Axperen sagardoa eta txakolina, besteak beste.
Baserria kaleratzeko helburuagaz, baserriagaz lotura duen ekimenek osatu dute, urtero, Baserri Eguna. Aurten ekimena umeei zuzenduta egon da, batez ere. Sustraiak Naturaren eskutik, lehen landatze lanak egin zituzten ume eta gaztetxoek Lorezaintza tailerrean. Potoetan lurra prestatu, eta azelgak, letxugak eta piperrak landatu zituzten, ostean ortu txikia etxera eramateko.
Pintxoen zain
Bekobenta Herri Eskolak aurrera daraman jantokiko proiektua ere ezagutzeko aukera egon zen. Eusko Jaurlaritzak lau ikastetxe publikoetan jarritako proiektu pilotuetan lehena izan da Bekobenta, eta Zuriñe Egia eta Susana Fundazuri elkarrizketatu zituen Eneko Arratek.
Azokako produktuak ikusi, erosi eta probatzeagaz gain, bildots pintxoak dastatzeko aukera ere ez zuten galdu askok. Lehen momentutik egin ziren ilarak pintxoak banatzen zituzten mahaien aurrean.
Musika Eskolakoen kalejirak alaitu zituen kaleak eta plaza goizean. Arratsaldean, berriz, Kupela taldearen erromeria egon zen, Kontzekupean.