Elantxobeko Be Bai Euskara Elkarteak antolatuta, musikak girotu zuen atzo herria. Hain zuzen, Astigarragako Aiztondo Zahar abesbatza, Txirriskla Txistulari taldea eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak izan ziren Elantxoben. Herriko giroa eta kultura indartzea eta dinamizatzea zuen helburu Be Bai Euskara Elkarteak, eta musikak eta jai giroak hartu zuten atzo herria.
Aiztondo Zahar abesbatza
10:00etan eman zioten hasiera egunari. Bidebarri Puntan hasi, eta kalejira egin zuten txistulariek. Gorgonio Renteria Kultur Etxeako balkoitik diana jo zuten, eta portuan amaitu zuten kalejira. 11:00etan, meza nagusian, txistulariek eta abesbatzak bost kantu eskaini zituzten. 12:00etan, aldiz, kontzertua eman zuten Bariko San Nikolas elizan. Abestien artean, Gorgonio Renteria idazle elantxobetarrak idatzitako olekia kantatu zuten:
Olerki barriak Kaliforniatik bialduak.
Amaitzean, porturantz egin zuten, herriko txokoak musikaz girotuz. 14:30ean Kultur Etxean bazkaldu zuten, eta, ostean, abesbatza eta txistulari taldeetako zuzendariek oroigarriak hartu zituzten Be Bai Euskara Elkartearen eskutik. Arratsaldean, San Andres eliza bisitatu zuten.