Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak
Big Data eta Business Intelligence ikastaroa antolatu du, merkataritza prestakuntza eta ikerketaren bidez merkataritza bultzatzeko. Hori dela eta,
Zure bezeroek gezurra esaten dute, datuek egia esaten dute ikastaroa emango dute ekainaren 2an.
Ikastaroa ekainaren 2an izango da, Gernika-Lumon
14:30etik, 16:30era izango da ikastaroa, Maria Agirre aretoan; eta doakoa izango da.
Ikastaroak merkatariak Big Dataren oinarrizko ezagutzan trebatzea du helburu. Hain zuzen, datu eta informazio multzo handia diseinatzeko, administratzeko eta ustiatzeko gaitasunak eskuratuko dituzte ikastaroa hartzen dutenek. Horrela, bezeroei, produktuei eta konpetentziari buruzko informazioa lortu eta hori interpretatzeko gai izango dira ikastaroa hartzen dutenek.