Ajangizko mugetatik egiten duten ibilaldia egin zuten atzo goizean. Ajangiztarrekin batera, inguruetako bizilagunak elkartu ziren, besteak beste, Gernika-Lumotik, Arratzutik eta Mendatatik animatu zen jendea, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, Amorototik eta Bilbotik etorritakoak ere baziren.
Goiztiarrenak 08:30ak aldera irten ziren udaletxe aurreko plazatik ibilbide luzea egiteko. 100 herritar inguruk egin zuten 20 kilometroko ibilaldia.
Ordubete beranduago leku beretik atera ziren ibilbide laburreko 20 bat partaideak.
Eguraldiak askorik lagundu ez, eta ibilbidean zehar tarteka lupetza topatu arren, giro ederrean burutu zituzten ibilbideak, eta partaideak oso gustura ibili ziren.
Ibilbide luzekoek udalatxeko plaztik, Burgoa, Olesko, Argana, Aristieta, Kanpantxu auzoa, Mentzeta, Eperlanda, Solaurren eta Pertxamendi zeharkatu zituzten, gero hasitako leku berean amaitzeko.
Hiru ordu inguruan egiteko martxa izaten da, baina, atzo Irati Apraiz lehenak eta Beñat Bonilla bigarrenak bi ordutan burutu zuten 20 kilometroko ibilbidea.
Ibilbide laburreko partaideak.
Ibilaldi laburrean batu ziren herritarrak ere plazatik Burgoara joan ziren, eta handik Oleskora pasatu, eta Argana, Aristieta, Kanpantxu auzoa, eta Mentzeta pasatuta, Okaganara ailegatu, eta handik bueltako bideari ekin zioten.
Ibilaldiak amaitzean partaide guztiak batu, eta hamaiketakoa jan zuten.”Hamaiketako ederra izan genuen, tortillak, txorizoak, urdaiazpikoa, saiheskiak…”.
Gainera, partaide guztiei Ajangizko armarridun gerriko poltsa bana oparitu zieten.