Enpresa munduan mugikorrari etekina nola atera irakatsiko dute
Lanbide Ekimenek antolatuta, ikastaroa emango dute maiatzaren 24an, Gernika-Lumoko KZgunean. Lekuak mugatuak dira, eta izena emateko aukera zabalik dagoEnpresa muduan mugikorrari zein erabilpen eman dakiokeen azaltzeko ikastaroa antolatu du Gernika-Lum...
Lanbide Ekimenek antolatuta, ikastaroa emango dute maiatzaren 24an, Gernika-Lumoko KZgunean. Lekuak mugatuak dira, eta izena emateko aukera zabalik dago
Enpresa muduan mugikorrari zein erabilpen eman dakiokeen azaltzeko ikastaroa antolatu du Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak. Enpresa sektorekoei zuzenduta dago ikastaroa, eta KZgunean emango dute hurrengo martitzenean maiatzaren 24an, 14:00etatik 16:00etara. Lekuak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ikastaroa hartu nahi duenak 94-625 63 92 telefono zenbakira dei dezake.Bezeroen eta kontsumitzaileen ohitura berriak eta mugikorragaz daukaten harremana aztertuko dute ikastaroa hartzen dutenek. Marketing mugikorra eta negozio planean integratzea zer den azaldu, eta edukiak eta estrategiak aztertuko dituzte. Besteak beste, gamifikazioa, SMSak, bideoak, aplikazioak, geokokapena, QR kodeak, NFC, errealitate handitua, indoor kokapena eta pubilizitatea izango dituzte ikasgai ikastaroa hartzen dutenek.
Sare sozialei buruz ere ariko dira, eta horiek ingurune mugikorrari egokitzeko pautak emango dituzte ikastaroan.