Bizkaiko trainerillen bandera jokoan egongo da, Ondarroan
Trainerillen liga amaitu ostean, Bizkaiko trainerillen bandera jokoan egongo da asteburuan, Ondarroan. Zehatz esanda, bihar, sailkapen fasea jokatuko da, eta etzi, ostera, finalak.Sailkapen fasea 16:00etan hasiko da, eta gazte mailako eta nagusi mailak...
Sailkapen fasea 16:00etan hasiko da, eta gazte mailako eta nagusi mailako trainerillek 3.500 metro egin beharko dituzte (lau luze eta hiru ziaboga). Sailkapen faseko maila bakoitzeko bost trainerilla onenek domekan 12:00etatik aurrera egingo den finala jokatzeko aukera edukiko dute.
Ondarroako Arraun Taldekoek ligan emaitza onak lortu dituzte, lehen postuan amaitu dute nagusi mailan, eta biharko estropadari begira, trainerilla bat finalean sartzea espero dute.
Finalaren ostean, ligako dominak banatuko dituzte banderagaz batera. Sarituak Ondarroa (nagusiak neskak-mutilak) eta Portugalete (mutilak gazteak) dira.