Baserria eta kalea batuko ditu bihar, Baserri-Okela Egunak
Bertoko eta inguruko ekoizleen postuak zabalik egongo dira, 10:00etatik eguerdira arte. Bildots pintxoak dastatzeko aukera egongo da, 12:30etik aurreraBaserriko lana jendaurrera aterako dute beste behin ere, bihar Markina-Xemeinen ospatuko duten Baserr...
Bertoko eta inguruko ekoizleen postuak zabalik egongo dira, 10:00etatik eguerdira arte. Bildots pintxoak dastatzeko aukera egongo da, 12:30etik aurrera
Baserriko lana jendaurrera aterako dute beste behin ere, bihar Markina-Xemeinen ospatuko duten Baserri-Okela Egunean. Markina-Xemeingo Udalak eta herriko Jai Batzordeak Musika Eskolaren, herriko tabernarien eta inguruko baserritarren laguntza izan dute aurten, laugarren Baserri Eguna antolatzeko.10:00etan zabalduko ditu ateak Plazabarripean kokatuta egongo den azokak. Bertan aurkituko dituzte herritarrek bertako eta inguruko ekoizleen produktuen erakusketa eta salmena postuak, eta eguerdira arte izango dituzte zabalik.
Azokagaz gain, goizean goizetik erreko dituzten bildots pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. 12:30ean hasiko dira antolatzaileak goiz osoan prestatutako bildots pintxoak banatzen. Urtero modura, tikeak erosi eta bildots pintxo erretilua eskuratu ahalko da.
Bertako produktuak herritarren eskura jartzeagaz gain, ekoizpen prozesuaren transmisioa egiten ere ahalegintzen dira antolatzaileak. Horrela, aurten, eskuak lurretan sartu eta landatzeko aukera egongo da Sustraiak Naturak emango duen Lorezaintza tailerrean. Bestalde, tokian tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea oinarri duen Bekobenta Herri Eskolak hasi duen jantokiko proiektu berria ezagutzera emango dute.
Iluntzean amaituko da egitaraua, Kupelaren erromeriagaz.