Banakako zesta-punta txapelaren irabazlea bihar erabakiko da
Binaka aritu eta gero, banaka lehiatuko dira orain puntista gipuzkoarrak Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Finalak bihar jokatuko dira Mutrituko Miruitz pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.Kadete, nagusi 2. maila eta nagusi 1. mailak...
Kadete, nagusi 2. maila eta nagusi 1. mailako pilota partidak ikusteko aukera egongo da pilotazaleen jaialdian. Kantxara salto egiten lehenengoak kadete mailako puntistak izango dira. Maila horretan Zumaiko bi pilotariren arteko lehia ikusteko aukera izango da. Julen Lopez eta Eduardo Agirre nor baino nor ariko dira txapela lortzeko ahaleginetan.
Nagusien 2. mailako txapela lortzeko ahaleginetan, berriz, Mutrikuko Danok Bateko Mikel Manzisidorrek Zumaiko Koxme Agirreren aurka neurtu beharko ditu indarrak. Azkenik, nagusien 1. mailan, Unai Alberro donostiarrak Tolosako Arkaitz Izagirreren aurka jokatuko dute.
Gaur, ordea, Herriarteko Txapelketaren kanporaketa jokatuko da, 19:00etatik aurrera. Danok Bateko puntistek Donostiako Jai Alai klubeko kideen aurka jokatuko dute, kadete, gazte eta nagusien mailan. Mutrikuko taldetik Oier Lizardik eta Jon Iparragirrek (kadete maila), Mikel eta Aitor Manzisidorrek (gazte maila) eta Jon Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegik (nagusi maila) jokatuko dute kanporaketa.