Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek lehiatuko dute lasterketa, eta Euskalduna Sarirako puntuagarria izango da.
10:00etan hasita 118 kilometroko lasterketa burutuko dute txirrindulariek.
Hain zuzen ere, ohiko ibilbidea egingo dute Ea, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster eta Ereño udalerrien artean.
Natxituan hasi, eta Harriederratik Muruetaganera igoko dira. Handik Gautegiz-Arteagara jaitsi, eta Kanala, Laida eta Laga pasatu ostean Ibarrangeluko herrigunera helduko dira. Arboliztik Natxituara helduko dira berriro, eta jarraian, Eatik Ispasterrera pasatuko dira. Handik Ereñora arteko bidea egingo dute, eta Muruetagana berriro pasatu, eta Harriederra zeharkatuko dute bigarrengoz. Handik Ibarrangeluko Arboliz auzora joan, eta Natxituara helduko dira. Izan ere, hiru itzuli egingo dituzte ibilbide horretatik. Lasterketa amaitzeko, Natxitua, Ea eta Bedarona artetik pasatuko dira txirrindulariak.
Sari banaketa ekitaldia 13:00ak inguruan izango da.
Baque Campos Team-eko Juen Amezketa nafarra nagusitu zen iaz.