Mendi irteera bateratua egingo da Arzena mendilerrora
KIROLA // Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeen irteera bateratua egongo da domekan, Arabako Arzena mendilerrora. Lau orduko ibilaldia izango da, eta Batxikabo (1.173m), Mota (1.315m) eta Barrio (701m) mendiak igoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek ...
KIROLA // Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeen irteera bateratua egongo da domekan, Arabako Arzena mendilerrora. Lau orduko ibilaldia izango da, eta Batxikabo (1.173m), Mota (1.315m) eta Barrio (701m) mendiak igoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azkenengo eguna, ohiko lekuetan. Autobusak 07:00etan irtengo du Mutrikutik.