Laguntzaz betetako bigarren kamioia atera da Astratik, Siriara bidean
Atera da Astratik, herritarren donazioekin beteriko bigarren kamioia. Oraingo honetan Siriako Alepo hirira joango dira, AAPSk (Siriar herrialdeari laguntzeko elkartea) eskatuta, oraingo honetan aukeraketa egin dute eta doazen 65 kutxetan jaio berrientzako arropak, umeentzako janaria, jostailuak, pixoihalak, konpresak, higiene pertsonalerako produktuak, sukalderako tresnak, sendagaiak etab. doaz. Material guzti hau Siriako hiririk handiena den Alepoko hirira joango da, bertan dauden hainbat lekualdatuentzat.
Bidalketa Seur Fundazioaren bitartez egingo dute Gernikatik, Mediterraneo itsasoko portu batera, gero AAPSkoak arduratuko dira itsasoratzeaz eta Siriara bidaltzeaz.