Herritarren arteko pala txapelketa egingo dute bolibartarrek
Herritarren arteko pala txapelketa prestatzen ari dira Ziortza-Bolibarko gazteak.Parte hartzeko asmoa dutenek barikura arteko epea daukate izena emateko. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 618 65 82 62.Jakitera eman dutenez, izena...
Parte hartzeko asmoa dutenek barikura arteko epea daukate izena emateko. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 618 65 82 62.
Jakitera eman dutenez, izena ematen duten herritarren arabera antolatuko dituzte kanporaketak, eta horren arabera prestatuko dute txapelketaren egutegia. Halaber, antolatzaileen asmoa da txapelketaren finala San Joan inguruan jokatzea.