Gizaburuagarrek Albaola faktoria bisitatu dute
Olazar Elkarteak antolatuta, Gizaburuagakoak Pasaia aldera joan ziren, asteburuan, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzera. 25 bat lagun batu ziren egunpasa egiteko, eta guztiek ere «esperientzia polita» izan zutela nabarmendu dute antolatzaileek.G...
Goizean irten zuten Gizaburuagako plazatik, eta Trintxerpen, txalupaz zeharkatu zuten Pasaiako badia, Albaola Itsas Kultur Faktoriara ailegatzeko. Gidari espezializatu baten laguntzagaz, museoaren nondik norakoak ikusteko aukera eduki zuten. Besteak beste, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren ageriko eraikuntza bertatik bertara ikusi ahal izan zuten. «Erreplika zelan egiten ari diren azaldu ziguten, eta horrez gain, baleontzian zelan arrantzan egiten zuten ere azaldu ziguten».
Albaola Itsas Kultur Faktoria atzean utzita, Pasai Donibanen amaitu zuten irteera. Ziaboga jatetxean bapo bazkaldu eta gero, herriko hainbat toki bisitatzeko aukera eduki zuten, 18:30ean bueltako autobusa hartu aurretik.