Gernika-Lumoko odol emaileen elkarteak
batzar nagusia eta odol emaile beteranoak omentzeko ekitaldia egiteko deialdia egin dute biharko, 19:30etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Odol emaile beteranoak 20/25 alditan odola eman duten pertsonak dira. Kontutan izanda urtean emakume batek urtean hiru aldiz eta gizon batek lau aldiz eman dezakeela, gutxienez
zazpi urte behar izan dituzte beteranoak izateko. “Omenaldia egingo diegu, urteetan zehar isilean eta hain eskuzabal egindakoa jendaurrean eskertzeko”, azaldu dute Odolkideak elkartekoek.
Gazte bat odola ematen
Guztira, eskualdeko
67 odol emaile omenduko dituzte. 50 Gernika-Lumokoak dira, eta Ajangiz, Busturia, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Nabarniz eta Muxikako herrietako odol emaile beteranoak ere badaude. Hauekin batera, udaletako alkate eta ordezkariak ere bertan izango dira.
Dosanbiz-Bizkaiko odol emaileen elkarte burua den Alvaro Larrea ere egongo da omenaldian eta batzar nagusian.
19:15etan deitu dituzte omenduak eta ordezkariak, talde argazkia eta diplomak emateko.