Mugikorrei buruzko ikastaroa emango dute
Enpresa muduan mugikorrari zein erabilpen eman dakiokeen azaltzeko ikastaroa antolatu du Gernika-Lumoko Lanbide ekimenak zentroak.
Enpresa sektorekoei zuzenduta dago ikastaroa, eta KZ gunean emango dute hurrengo martitzenean –maiatzaren 24an–, 14:00etatik 16:00etara. Plaza mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ikastaroa hartzeko interesa duenak 946 256 392 telefono zenbakira dei dezake.
Bezeroen eta kontsumitzaileen ohitura berriak eta mugikorrarekin duten harremana aztertuko dute ikastaroa hartzen dutenek. Marketing mugikorra eta negozio planean integratzea zer den azaldu, eta edukiak eta estrategiak aztertuko dituzte. Besteak beste, gamifikazioa, SMSak, bideoak, aplikazioak, geokokapena, QR kodeak, NFC, errealitate handitua, indoor kokapena eta pubilizitatea izango dituzte ikasgai ikastaroa hartzen dutenek.
Sare sozialei buruz ere ariko dira, eta horiek ingurune mugikorrari egokitzeko pautak emango dituzte ikastaroan.