21:00etatik aurrera, frontoira bertaratzen direnek
bederatzi borrokaldi ikusteko aukera izango dute.
Sarrerak eskuragarri daude frontoiko leihatillan eta tabernan, eta Artza tabernan. Harmailetakoak 10 eurotan daude salgai, aulkietakoak 12 eurotan, eta 1. lerrokoak 15 eurotan.
Gainera, sarrera baikotzetik 50 zentimo Arrain Azokako Elkartasun Karpara bideratuko dituzte.
18 boxealari igoko dira ring-era, horien artean
hiru bermeotar: Dominguez aita-semeak eta Alex Parte.
Lehen borrokaldia,
Hamer Benghuzzi (Bilbo Boxing) eta
Mehdi Kacen (CD Anoeta) boxealarien artekoa izango da, senior kategorian, pisu erdian (75kg). Jarraian,
Iker Fernandez egungo Espainiako junior txapelduna,
Sabe Majouti Burgosko C.Saltando Charcos taldeko boxealariaren kontra borrokatuko da (Junior kategoria, pisu arina 64kg).
Hirugarren borrokaldia emakumeena izango da.
Alazne Fenoy (Gasteiz B.C.-Vitoria) eta
Jessica Brunet (Bilbo Boxing) ariko dira nor baino nor gehiago, senior kategoriako luma pisuan (57kg).
Laugarren borrokaldian
Andoni Dominguez semea erakustaldia emateko gogoz igoko da ring-era,
Jesus Guerraren kontra borrokatzeko. Horiena junior kategoriako borrokaldia izango da, pisu arinean (64kg).
Atzetik,
Alex Parte bermeotarraren eta
Ivan Vigoren arteko lehiaz (Pisu erdia, 73kg, pisu ertaina) gozatuko dute zaleek.
Gaueko seigarren borrokaldia
Kevin Baldospino eta
Mateo errioxarren artekoa izango da, senior kategoriako pisu arinean (62kg). Ostean,
Jon Nuñez eta
Andres Abrego borrokatuko dira, 62kg-ko pisu arinean, senior kategorian. Azken aurreko borrokaldian, berriz,
Danel Abando bilbotarrak eta
Sebastian Libreros donostiarrak emango dute erakustaldia (Luma pisua, 56 kg, senior kategorian).
Azken borrokaldian,
Andoni Dominguez aita Yefri Peraltaren kontra borrokatuko da, pisu erdian (75 kg), senior kategorian.
Aita-semeak lehiarako gogotsu
Andoni Dominguez aitak lau urte daramatza borrokaldietan lehiatzen (orain dela bost urte hasi zen entrenatzen).
Bizkaiko txapeldun izatea da haren
helburua,
hirutan zilarrezko dominagaz bueltatu baita etxera. “Boxeoagaz balore berriak ezagutu ditut; ez da bakarrik ondo egotea eta teknika ikastea, beste kontzeptu batzuk asimilatzeko balio du: kideekiko zein aurkariekiko errespetua, diziplinak duen garrantzia…”
Semea, berriz, aurtengo boxeo amateur-eko Euskadiko txapelduna da, junior kategorian, welter pisuan. Udan A Coruñan (Galiza) lehiatuko du Espainiako titulua, eta ilusioz beterik ari da hitzordu horretarako entrenatzen. Aurreko hilabetean, esaterako, Bartzelonan eta Tarragonan (Herrialde Katalanak) entrenatzeko aukera izan zuen.
Dominguez aita-semeak, Maider Dominguez arreba eta izekoagaz (hark ere entrenatzen du, eta borrokaldietan estreinatzeko gogotsu dago). Argazkia: EuskoBox.