Goi Zalek Samaniegora irteera antolatu du maiatzaren 28rako Oihana cabello
Goi Zale mendi taldeak Samaniegora eta Toloño mendilerroan kokatzen den San Leon mendia igotzeko irteera bat antolatu du hilaren 28rako. Ostean, Laguardiako La Muralla jatetxean bazkalduko dute.Mendi irteerak hiru ordu inguruko iraupena edukiko du; ha...
Mendi irteerak hiru ordu inguruko iraupena edukiko du; hala ere, irteera egin gabe bazkaltzera joateko aukera ere egongo da.
Irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du Goi Zale Mendi Taldeak Pedro Elejalde kalean daukan lokalean. Martitzenetan eta eguenetan egoten da bulegoa zabalik, 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 38 euro.
Maiatzaren 28an 08:00etan aterako dira, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Bueltarako, ordea, autobusa 22:00etan aterako da Gernikarantz. Lekuak mugatuak direla jakinarazi du Goi Zalek, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango dela.