Zumalakarregi eta Ajuriagoikoa bigarren, Bergarako txapelketan
Trokan Behera taldeko kideek VII. Bergarako Goitibehera txapelketa lehiatu zuten, herenegun. Markez Anaiak taldeko Julen Markez eta Beñat Landa nagusitu ziren, eta Trokan Beherako Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa bigarren sailkatu ziren. Goros...
Halaber, Trokan Beherako Jon Naberanek bosgarren amaitu zuen, eta haren atzetik sailkatu ziren Iskander Kobeaga eta Gorka Muniategi taldekideak.
Bestalde, Errodamentuak kategorian, Trokan Beherako Itai Maruri eta Aitor Aransolo nagusitu ziren. Horiek 39. amaitu zuten sailkapen orokorrean.
Jon Kepa Jauregik zazpigarren sailkatzea lortu zuen Arinak kategorian, eta sailkapen orokorrari dagokionez, 24. amaitu zuen. Daniel Jauregik, ostera, hamargarren egin zuen kategoria horretan, eta sailkapen orokorrean 27. geratu zen.
Iker Arizti Zuauto TIMeko kidea izan zen Arinak kategoriako irabazlea.
Drift Trike kategorian, Ibai Urrutia bigarren sailkatu zen sailkapen orokorrean 29. postua eskuratu zuen, Mantzanillo Razing taldeko Ioritz Ondarraren atzetik.