Ekainaren 3an 'Ekarriz banaz' manifestazioa deitu du Sarek
Barikuan Gernika-Lumoko Sarek egindako bateratzean, euskal presoak hurbiltzeko helburuagaz emango diren hurrengo pausoen berri eman zutenIspilue proiektuaren barruan ekainaren 3rako prestatu duten manifestaziorako deialdia egiteko agerraldia egin zuen ...
Barikuan Gernika-Lumoko Sarek egindako bateratzean, euskal presoak hurbiltzeko helburuagaz emango diren hurrengo pausoen berri eman zuten
Ispilue proiektuaren barruan ekainaren 3rako prestatu duten manifestaziorako deialdia egiteko agerraldia egin zuen bariku arratsaldean, Gernika-Lumoko Sarek. 20:00etan abiatuko da manifestazioa, Merkuriotik.Ekarriz banaz lelopean, dispertsioagaz amaitzea aldarrikatuko dute, beste behin. Ispilue proiektuagaz beste pauso bat eman gura izan dute aurten Sarekoek. «Uste dugu Gernikan dispertsioa amaitzearen alde gehiengo sozial nagusi bat dagoela, modu pasiboan adierazten duena, eta guk horri buelta eman, eta modu aktiboa bihurtu gura dugu, Gernika herri moduan dispertsioa amaitzearen alde dagoela irudikatzeko. Dispertsioaren kontra dagoela, giza eskubideen alde, konponbidearen alde dagoela adierazteko. Sare hau zabaltzen jarraitzeko konpromisoa dugu hemen gaudenok, eta herritarrak animatzen ditugu sare honen parte izan daitezen». Gogora ekarri zutenez, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean pausoak ematen joatea dela helburua, dispertsioa «iraganeko errealitate bat» bihurtu dadin.
Sakabanaketa horren erantzule diren Espainiako eta Frantziako gobernuek 28 urtean dispertsioa bere horretan mantendu dutela salatu zuten, eta jendartearen iritziaren kontrako norabidean doazela.
Gernika-Lumoko Sareko ordezkarien esanetan, lan handia dago egiteko, eta haien «txikitasunean aletxoa» jarri gura dute.
Hainbat alorreko jendea inplikatzea da erronka, ezberdinen arteko sarea zabaltzeko: «Horretarako, ez ditugun tresnak sortzeko konpromisoa hartu dugu, eta laster, konpromiso horren lehen kimua ezagutaraziko dugu».