Alberdik eta Gandiagak jantzi dute Berriatuko San Gregorio txapela
Alberdik eta Gandiagak 30-27 irabazi diote Alberro anaiei, elite mailan. 22-30 urte bitarteko mailan Urrik eta Txominek jantzi dute txapela. Gazte mailan, Manzisidor anaiak nagusitu diraBerriatuako San Gregorio zesta-puntako sari preziatua Antxon Alber...
Alberdik eta Gandiagak 30-27 irabazi diote Alberro anaiei, elite mailan. 22-30 urte bitarteko mailan Urrik eta Txominek jantzi dute txapela. Gazte mailan, Manzisidor anaiak nagusitu dira
Berriatuako San Gregorio zesta-puntako sari preziatua Antxon Alberdik eta Anton Gandiagak jantzi dute elite mailan, Alberro anaiei 30-27 irabazi ostean. Zapatuan jokatu zen Felix Aldazabal VII. Oroimenezkoa txapelketaren finala, Berriatuko Mendibarren frontoian, eta Unai eta Asier Alberro donostiarrek irabazteko aukeraren bat edo beste izan bazuten ere, ez zuten bikote irabazlea markagailuan harrapatzeko aukerarik izan.Elite mailan oso lehia orekatua jokatu zuten bi bikoteek, eta Alberro anaiak nahiz eta ia beti atzetik egon, aukerekin ailegatu ziren partidaren azken txanpara; hala ere, ezin izan zuten irabazi.
Azken tantoan
22-30 urte bitarteko mailako finalean ere oso lehia estua ikusteko aukera egon zen. Azkenean, tanto bakarragatik, Urrik eta Txominek jantzi zuten txapela, Urrejola eta Ibarluzeari 30-29 irabazi eta gero.
Azkenik, gazte mailan, Mutrikuko Aitor eta Mikel Manzisidor anaiek 30-23 irabazi zuten Unax Vidalen eta Jon Ruizen aurkako norgehiagoka.
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteko puntistek biziki sufritu behar izan zuten garaipena eskuratzeko. Hasieratik erdi berdinduta ibili ziren bi bikoteak, eta azken tantoetan lortu zuten markagailuan alde egitea.