Panamako agiriei buruz solasaldia antolatu du Bake Lekuk
Ikerketa kazetaritza eta Panamako agiriak izenburupean, hitzaldi-solasaldia egingo dute datorren eguaztenean, 19:00etan, Elai-Alai aretoan. Bake Leku txokoak antolatuta, kazetariak eta ikerkuntza kazetaritzan aditua den EHUko irakasle bat izango dira hizlariak. Hain zuzen, Aitor Guenaga (Diario.es), Ainhoa Oiartzabal (Berria egunkaria) eta EHUko irakasle Jose Caminos bilduko dira mahaiaren bueltan. Moderatzaile lanak Joxe Idoiagak (EHU) egingo ditu.