Bermeoko Arrain Azokaren baitan Eleizalde Ikastolak antolatzen duen pintxo lehiaketako mokadurik onena Bermeoko Kasinoak egin du aurten. Joan den zapatuan dastatu zituen epaimahaiak XIV. pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak.
Kasinoko pintxoa
Akelarre tabernak bigarren saria lortu du, eta hirugarrena, berriz, Kafe Loidxek.
22 tabernek parte hartu dute aurtengo pintxo lehiaketan, eta arrainarekin egindako kalitate handiko pintxoak eskaini dituzte.
Pintxo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, maiatzaren 21ean izango da, 12:00etan, Lamerako kioskoan. Bertan, publikoak aukeratutako pintxo irabazlea ere jakinaraziko dute.