Ligako azken partida irabazi arren, Elorrietako Hermitak sailkapen buruak ere garaipena lortu zuen haren azken partidan, eta beraz, Elorrietako Hermitak taldeak irabazi du areto futboleko Preferente mailako liga.
Erandiotarrak taldearen kontra jokatu zuen talde gernikarrak denboraldiko azken partida. Santanapen, 4-0 irabazi zuten.
Argazkia: GFS Gora Bilbao.
“Pena da puntu bakarrera gelditu garelako, baina, kontuan hartuta iaz igo ginela Preferente mailara, emaitza oso ona da bigarren amaitzea”, esan dute Gernika GFS taldeko kideek.
Igoera fasea
Hala ere, oraindik ez dute denboraldia guztiz amaitu. Izan ere, azaldu dutenez, federazioak igoera fasea egingo den ala ez erabakiko du laster: “Igoera fasea egitea erabakitzen badute, mailaz igotzeko aukera edukiko dugu. Ea lehenbailehen erabakitzen duten, eta zerbait jakinarazten diguten”.
Argazkia: GFS Gora Bilbao.