'Beste Europa bat posible da' hitzaldia gaur, kultur etxean
BUSTURIA // EH Bildu eta GUE/NGL (Europako talde parlamentarioa) hainbat hitzaldi antolatzen ari dira Beste Europa bat posible da izenburupean. Horietako bat Busturian eskainiko dute. Altamira auzoko kultur etxean izango da hitzaldia, gaur, 19:00etan. ...
BUSTURIA // EH Bildu eta GUE/NGL (Europako talde parlamentarioa) hainbat hitzaldi antolatzen ari dira Beste Europa bat posible da izenburupean. Horietako bat Busturian eskainiko dute. Altamira auzoko kultur etxean izango da hitzaldia, gaur, 19:00etan. Hitzaldi horretan Maite Ubiria Sorturen nazioarteko arduradunak Siriar errefuxiatuen egoera izango du hizpide. Azalpenez gain, bideo emanaldi bat ere jarriko dute.