Mundakako, Foruko, Muxikako, Gernika-Lumo eta Ibarrangeluko ume eta gazteek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute. Udal guztiek
zabalik dute izena emateko epea.
Aurreko urteetan egin modura,
Mundakako Udalak gazteentzako
ingelesezko auzolandegiak antolatu ditu Urremendi elkarteagaz batera.
Uztailean izango dira auzolandegiak eta
bi txanda izango dira:
Uztailaren 4tik 15era, 2008 eta 2010 urteen bitartean jaiotako umeek parte hartu ahalko dute, eta
uztailaren 18tik 29ra, berriz, 2002 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoak. Jakinarazi dutenez, auzolandegiak
goizeko ordutegian soilik eskainiko dituzte. Izena eman gura dutenek Mundakako Turismo Bulegora jo beharko dute
maiatzaren 17a baino lehen. Lehentasuna izango dute herrian erroldatutako umeek.
Udalekuak Muxikan
Ibarrangeluko udalekuetan parte hartu gura dutenek,
maiatzaren 18a dute izena emateko azken eguna, eta Kultur Etxean eman behar da izena. Adinaren arabera,
hiru programa ezberdin antolatuko ditu Ibarrangeluko Udalak. Udalekuen
ordutegia goizekoa izango da;
10:30etik 13:30era. Behar duten gurasoentzako,
umeei harrera egiteko aukera ere eskaintzen dute, 08:30etik 10:30era.
Foruko Udalak, berriz, Ehunzango Jolasak aisialdi elkartearen eskutik eskainiko ditu udalekuak.
Ekainaren 27tik uztailaren 27ra bitartean eskainiko dituzte udalekuak, astelehenetik barikura,
09:30etik 13:30era. Batetik, 3 eta 10 urte bitartean dituzten gazteak batuko dituzte, eta bestetik, gazte kanpusean, 11 eta 15 urte bitartekoak elkartuko dira. Txikienek, gai ugari landuko dituzte jolas ezberdinen bitartez. Gazteak, berriz, irteerak ere egingo dituzte. Interesa dutenek,
maiatzaren 20ra bitartean eman ahalko dute izena udaletxean (09:00-15:00) edo kultur etxean (17:00-21:00).
Muxikan, uztailaren 5etik 22ra izango dira udalekuak Urretxindorra eskolan,
09:30etik 13:30era. 2003.urtetik 2012ra jaiotako umeek parte hartu ahalko dute. Parte hartu gura dutenek, Zubieta Errotan eman beharko dute izena, eta
maiatzaren 20a izango da horretarako azken eguna.
Gernikarrek aukera ugari izango dituzte udan.
2007.urtetik 2013ra bitartean jaiotakoek, esaterako,
Ehunzango Jolasak taldeak antolatutako udalekuetan parte hartu ahalko dute,
ekainaren 27tik uztailaren 22ra. 200 umerentzako lekua dagoela azaldu dure, eta adinaren arabera, bi talde egongo dira.
10 eta 15 urte bitarteko gazteek, berriz,
hiri kolonietan parte hartzeko aukera izango dute
ekainaren 27tik uztailaren 22ra, 10:00etatik 13:00etara. Batean zein bestean parte hartu gura dutenek, Gaztelekuan eman beharko dute izena,
maiatzaren 20a baino lehen.
Gernikako umeak udalekuetan
Bestalde, aurten, lehenengoz, kirola gustuko duten umeek beste mota bateko udalekuak ere izango dituzte aukeran;
udaki.
2003 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoek parte hartu ahalko dute.
Kirol jarduera ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek,
ekainaren 27tik uztailaren 29ra, 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago gura dutenek 688 82 63 31 telefono zenbakira deitu ahalko dute edo udakirola@gmail.com helbide elektronikra mezu bat idazteko aukera ere badago.