Lupe Lekuona ipuin kontalaria, domekan, Ziortza-Bolibarren
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko eguna da, eta horren harira, Munduko ipuinak emanaldia eskainiko du Lupe Lekuona ipuin kontalariak, Ziortza-Bolibarren.Simon Bolivar museoan 13:00etan hasiko da ipuin kontalari hondarribiarraren saioa.Doako ekitaldia ...
Simon Bolivar museoan 13:00etan hasiko da ipuin kontalari hondarribiarraren saioa.
Doako ekitaldia izango da, eta jakitera eman dutenez, sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Lekuonak kutxa bategaz egiten ditu ipuin kontaketa saioak. Kutxa horretan panpinak eta ipuinak biltzen ditu. Haren bidaietan leku desberdinak ezagutzeagaz batera, horietako kondairak, ipuinak eta panpinak batzen ditu. Gipuzkoarraren ema- naldia «fantasiari irekita» dagoen leihoa da.