LABek diruaren banaketa justuago bat exijitu du
Gernika-Lumoko Ogasunaren aurrean egin zuen protesta atzo LAB sindikatuak. Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako ordezkari Jon Iñaki Alkorta Jobi-k egin zituen adierazpenak, eta, sindikatuaren iritziz, ogasuna ere bada gaur egungo pobrezia egoere...
Era berean, esan zuen gaur egun idarrean dagoen legeak gizarte eredu injustu bat bultzatzen duela. «Ogasunak ez du modu egokian jokatzen gure ustez, eta diruaren banaketa justuago bat exijitzen dugu, sozialagoa eta orekatuagoa».
Bai Busturialdean zein Lea-Artibain langileen egoerak azken urteetan okerrera egin duela salatu zuen atzo LABek: «Metal arloak jarraitzen du izaten eskualdeetako arlorik indartsuena; baina esan behar da ehunka lanpostu ari direla galtzen. Iaz Espainiar estatuan mateal arloan hitzarmen bat sinatu zuten, zeinaren arabera Espainiak berak esku har zitekeen negoziazio bat lortu ezean». Hala, hitzarmen hori arriskuan dagoela esan zuen Alkortak, «patronalak ezbaitu negoziatu nahi».
Prekarietatea
Zerbitzu sektorea, arrantza eta kimika arloko langileen egoera ere kezkagarria dela azaldu zuen LABeko ordezkariak. «Arrantza sektorean ez dago hitzarmenik. Langileak itsasora doaz, eta harrapatzen dutenaren araberako soldata daramate etxera. Halaber, atseden egunak erregulatu gabe dituzte, baita beste hainbeste gauza ere». Alkortak adierai zuen arrantza sektorearen egoera gaur egun «desastre» bat dela.
Kooperatiben egoerari buruz ere aritu zen, hainbat gaztek lan baldintza prekarioak dituztela salatuz. «Behin-behineko lan kontratuak dituzte, eta gurpil horretan sartuta daude 300 langile baino gehiago», kritikatu zuen. Azpikontratazioak ere aipatu zituen, kooperatibek kontratatu dituzten enpresetako langileek 800 euroko soldatak jasotzen dituztela salatuz.
Hala, mobilizazioak iragarri dituzte bi eskualdeetan, ekainaren 3a bitartean. Egun horretarako, aldiz, manifestazioak deituko dituzte bi eskualdeetako bost herri handienetan: Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroan.
Era berean, maiatzaren 28an Bilbon egingo duten nazio mailako manifestaziora joateko deia ere egingo diete langileei.