Ikasle, irakasle eta Astraren arteko lankidetza baliatuz, Gernika BHIko Arte ikasleek erakusketa ipini dute, hirugarren urtez. Ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza herritarrentzako ikusgai ipini dute. Marrazkiak, margoak, eskulturak, diseinuak, komikiak eta argazkiak biltzen ditu Astrako erakusketak. Ikasturteko garapenaren azken fasarekin batera, erakusketa jartzea ere modu didaktikoan planteatu dute. Lanak ikusgai izango dira maiatzaren 29ra bitartean, Astrako lehenengo solairuan.