Gernika Rugby taldearen erreklamazioari ezezkoa eman dio Lehiaketa Batzordeak
Espainiako Errugby Federazioaren Kirol Disziplina Batzordeak gaur eman du jakitera talde gernikarrak eta Pozuelok jarritako erreklamazioa ez duela onartu.
Horiek Ordizia eta Hernaniren arteko partidan (0-7) hernaniarrak gailtzaile izendatzea eskatu zuen. Hernanik zazpi aldaketa egin zituela argudiatuta, bi puntu kentzea eskatu zuten Gernika R.T-ek eta Pozuelok.
Baina, Kirol Disziplina Batzordeak ez du erreklamazioa aintzat hartu, eta Pozuelo zuzenean jaitsi, eta talde gernikarrak promozioa jokatu behar duela adierazi du.
Ohar labur bat baino ez du kaleratu federazioak, eta oraindik apelazioa aurkeztu dezake Gernika-Lumoko taldeak. “Oraindik ez ditugu argudioak ezagutzen, beraz, horiek dakizkigunean erabakia errekurritu ala ez aztertuko dugu”, zehaztu dute Gernika Rugby taldeko ordezkariek.
Ohorezko B Mailako taldeak orain ari dira jokatzen mailaz igotzeko kanporaketak. Hilaren 21ean lehiatuko dute finala. Irabazlea zuzenean igoko da Ohorezko Mailara, eta bigarrenaren kontra jokatuko du talde gernikarrak (Federazioak bere erabakiari eusten baldin badio). Norgehiagoka hori irabaziz gero, mailari eutsiko lioke talde gernikarrak.