Bokale Tarnos taldearen zelaia bisitatuko du Bizkaia Gernikak
Lehen Iritzar Mugarteko Txapelketaren bigarren jardunaldia dute errugbi taldeek asteburu honetan, eta Bizkaia Gernikak Bokaleren zelaia bisitatuko du. Zapatuan izango da norgehiagoka, 16:00etan hasita.
Joan den asteburuan hasi zen Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko errugbi taldeak biltzen dituen txapelketa. Lehenengoz antolatu dute aurten, eta Basque Country-Rugby Country egitasmoarekin bat egiten du. Besteak beste, federazioak bultzatu duen proeiktua da, eta errugbia baliatu nahi du Ipar eta Hego Euskal Herriko taldeen arteko harremanak indartzeko.
Maiatzaren 7an jokatu zuten lehen jardunaldian Bardos taldeari irabazi zioten basurdeek, 54-14,Urbietako zelaian.