'Beste Europa bat posible da' hitzaldia bihar, Busturian
EH Bildu eta GUE/NGL (Europako talde parlamentarioa) hainbat hitzaldi antolatzen ari dira Beste Europa bat posible da izenburupean. Horietako bat Busturian eskainiko dute.
Altamira auzoko kultur etxean izango da hitzaldia, bihar, 19:00etan. Hitzaldi horretan, Maite Ubiria Sorturen nazioarteko arduradunak, Siriar errefuxiatuen egoera izango du hizpide. Azalpenez gain, bideo emanaldi bat ere jarriko dute.